XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gustora gelditu giñan.

Kontatu zizkigun berak zerabilzkian ideak edo ametsak: lenengo asmoa edo gogoa zeukan baserri bat artzeko.

Baiñan ez nion galdetu, errentan ala erosita, nola artu bear zuan.

Esan izan banio, seguru nago garbi esango zidala.

Lengo lanean segi nai zuan ganaduarekin: bizitakoak eta iltzekoak ere, ikuillu ona zeukala baserri orrek, egunero lan pixka bat bertan egiñez...

Beste buruauste bat bazeukan: urtetan gora igo ta berrogeitik gora, eta aspertu zala bakarrik bizitzen.

Emaztea artzeko idea zuala.

Ni poztu egin niñun ori esanda.

Opa nion ondo izatea.

Oso lagun ona zan neretzako.

Andoaingo trenaren apeaderoaren goiko aldean, oso leku ederrean zegoan baserri ori.

Igande batean joan nintzan ikusi naiean.

Suertea izan nuan: antxe zebillen ikuilluan, ganaduari jana emanda: bost bei, bi txekor eta asto bat, jatenak ekartzeko.

Denak zuzendu zituanean, esan zidan:

- Goazen sukaldera.

Sartu giñan. Sukalde ederra. Garbi zeukan.

Nere pentsamentua izan zan; emaztegaia izango ote zan aiek garbitzen zituana.

Arritzekoa etzan da ondo preparatuta zegoan.

Bazeuzkan azeitunak, ogia eta ardoa.

Eseri ta tertuli gozoa egin genduan biok.

Galdetu nion: - Noiz esposatu bear dezute?

- Atzo amabost -esan zidan.

Egonaldi ederra egin da amaiketakoa bezela ere bai, umore ederrean partitu giñan.

Esan zidan bere emaztegaia zeiñen arreba zan.

Gure etxean piñudi bat botatzen ibili zan batena.

- Oso laguna degu bere anaia; jator askoa.